Enpresa

1976an eratua, Talde aitzindaria izan da Espainiako Kapital Pribatuaren sektorean.

Kapital-kudeatzailea inbertitzaile-sozietate gisa sortu zen, eta, gaur egun, taldeko exekutiboen partaidetza da nagusi bertan.

Inbertsio alternatiboetan espezialistak gara. Batez ere Espainiako enpresa txiki eta ertainetan inbertitzen dugu. Estatuan eta nazioartean haztera eta sektorean sendotzera bideratutako Plan Estrategikoak diseinatzen eta gauzatzen laguntzen diegu.

Ezagutza sendoa eta ospe handia oinarri dituela, Taldek hazkunde-etapa berri bati ekin dio, kudeatutako baliabideen bolumena hirukoizteko asmoz. Horretarako, betiko jardueraren osagarri diren inbertsio-estrategia berriak sortu ditu.

  • 1976

    Talde Promoción y Desarrollo SCR enpresaren sorrera

  • 2000

    Talde Gestión (GP) enpresaren sorrera

  • 2006

    Talde Capital II FCR-ren fundraisinga (60 M€)

  • 2015

    Talde Capital Crecimiento FCR-ren fundraisinga (102 M€)

  • 2018

    Inbertsio-estrategia berriaren garapena:  Zor pribatua (100 M€)

  • 2019

    Inbertsio-estrategia berriaren garapena: Higiezinak

  • 2020

    Fund Raising Talde Capital Crecimiento II, FCR

Oinarri sendoa dugu: inbertitzaile instituzionalak (pentsio-fondoak, BGAEak, aseguru-etxeak, fondoen fondoak) eta familiako enpresa-taldeak.

Taldek sorreratik izan duen ibilbide arrakastatsuari esker, hasierako inbertitzaileek guganako konfiantzari eutsi diote eta inbertsio-bitarteko berrietan inbertitzen jarraitzen dute.

Gaur egun 370 milioi euro baino gehiago kudeatzen ditugu, Kapital Pribatura eta Zor Pribatura bideratuak.

Sektorean eskarmentu handia duen taldea gara, transakzio korporatiboetan espezializatuta gaude eta, batez ere, enpresen hurbileko kudeaketara bideratuta. Lankidetza estua dugu inbertitzen dugun enpresetako zuzendaritza-taldeekin, eta plan estrategikoak diseinatzen eta ezartzen laguntzen diegu, ezagutza, harremanak eta finantza-baliabideak eskainiz. Horrela, enpresen posizionamendua hobetzen laguntzen dugu.

Enpresa txiki eta ertainen garapenari ekarpen aktiboa egiten dion sozietate kudeatzailea gara, eta funtsezko 4 zutabe ditugu oinarri:

 

Parte-hartze aktiboa.

Partaidetza dugun enpresetako lantaldeekin lankidetzan aritzen gara, gure ezagutza eta esperientzia eskainiz.

Konpromisoa.

Gure bazkide eta partaideen interesekin bat datozen helburu argiekin egiten dugu lan.

Profesionaltasuna.

Ospe handiko taldea gara, esperientzia zabala dugu transakzioetan eta enpresen kudeaketan.

Gardentasuna.

Modu argian eta egiaztagarrian egiten dugu kudeaketa-lana, jardunbide korporatiborik onenak erabiliz.

SPAINCAP elkarteko bazkide sortzaileak gara, Invest Europe erakundeko eskubide osoko kideak eta PRIren sinatzaileak..

SPAINCAP
INVEST EUROPE
PRI
PRI