GEK (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa) —gaztelaniaz RSC— oinarrizko ardatza da TALDEren erabakitze-prozesuan.
«Joera global handiek (hala nola klima-aldaketak, baliabideen eskasiak, garapen demografikoak, aurrerapen teknologikoek eta desparekotasun sozialak) nabarmen eragingo dute merkatuetan, enpresetan eta gizartean, orokorrean. Enpresen arrisku eta aukeretan ere izango dute eragina eta, beraz, bi alderdi horiek ebaluatu eta aintzat hartu beharko dira.
Enpresetan parte hartzeko modua gizartearekiko arduratsua izan dadin, eta Epe Luzera baliorik handiena sortzeko asmoz, ingurumenari, gizarteari eta gobernantzari lotutako alderdien azterketa eta jarraipena ari gara sustatzen eta gure ohiko prozeduretan txertatu ditugu».